SARRERA

2009/01/08

Zer garrantzia ematen diozue janariari? Zer nahiago duzue hanburgesa edo laranja? Baina zein da osasuntsuagoa?
Inoiz pentsatu duzue zer jaten duzuen egunero?
Hurrengo bideoan entzungo dituzue  elikadurari buruzko datu batzuk  eta konturatuko zarete zeintzuk diren euskaldunen janari ohiturak.

Orain taldeko lagunekin burura etortzen zaizkizuen lehenengo ideiak edo esaldiak botako dituzue, horretarako klikatu hemen eta kontzeptu mapa bat egin dezakezue.


ATAZA

2009/01/06
Flickr

Flickr

“Gu gara jaten duguna” , Hipokratesek, mediku greziarrak, esan zuen. Batzuek fruta nahiago dugu, beste batzuek hanburgesak. Batzuk espaghettiz betetzen dira, beste batzuek , ordea, okela edo patata frijituak nahiago dituzte. Gutariko bakoitzak nahiago duen dieta jarraitzen du, beste batzuk baino orekatuagoak.

Planteatuko dizkizuegun jarduera bakoitzean dieta ezberdinak eta elikaduraren desorekak  ezagutuko dituzue.

Azkenean eta beste blogetan aurkitutako informazioarekin ere, zuetariko bakoitzak besteen aurrean dieta mota bat defendatuko du mahai inguru batean argudio sinesgarriak erabiltzen.


1. JARDUERA

2009/01/05
Flickr

Flickr

Jarduera honetan anorexia, bulimia eta gizentasunari buruzko artikulu batzuk irakurri behar dituzue, gero txantiloi bat betetzeko

Anorexia nerbiosoa eta Bulimia

Anorexia eta Bulimia

Anorexia nerbiosoa

Bulimia

Nerbio-anorexia

Obesitatea

Gizentasuna

Gizentasuna eta osasuna

KLIKATU HEMEN


2. JARDUERA

2009/01/04
FLICKRtik hartuta

FLICKRtik hartuta

Osasunari buruzko blogetan aurkituko dituzun hitzak hizkuntza ezberdinetara itzuliko dituzu. Horretarako erabili EUSKALTERM hiztegia eta bete azpian agertzen den taula hitzekin.


3. JARDUERA

2009/01/03
Flickr

Flickr

Gaztelaniazko blogean jasotako informazioarekin talde bakoitzak rol bat hartu behar du azken jarduera mahai-inguru batean rol hori defendatzeko.

Talde ezberdinetan honako rol hauek banatu behar dira:

  1. Dieta mediterranearen jarraitzailea
  2. Anorexia pairatzen duen gazte bat
  3. “Fast food”-zale bat
  4. Barazkijale bat
  5. Egunero okela jaten duen bat
  6. Kirol gehiegi egiten duena (vigorexia)
  7. Oso lodia den bat
  8. Dieta eta bizitza orekatua eramaten duena

Birpasatu gaztelaniazko blogean aurkitu dituzun argudio motei buruzko web-orriak,  zuen argudio eta kontrako argudioak era itzazue, gero zuen rola defendatzeko.

3 jarduera


4. JARDUERA

2009/01/02

 

Mahai inguru: Arazo edo gai bati buruz eztabaidatzeko mahai baten inguruan eta jendaurrean egiten den elkarrizketa.

Orain  mahai inguruko bideo batzuk ikusiko dituzue.

  • Lehenengo bideoan moderatzailearen papera aztertuko duzue (4 minutu). Horretarako mahai inguruen ezaugarriak irakurri behar dituzue arretaz eta bideoa ikusi eta gero, bete txantiloia.

Mahai inguruen ezaugarriak           moderatzailearen txantiloia        

  • Bigarren bideo honetan partehartzaileen paperak aztertuko dituzue. Aurreko ariketan emandako pausuak jarraituz.

Partehartzaileen txantiloia


5. JARDUERA

2009/01/01

Orain heldu da zuen txanda. Mahai-inguru bat egingo duzue. Zuetariko bat moderatzailea izango da eta talde bakoitzeko partaide batek aukeratutako rola defandatuko du.

Gogoratu mahai-inguruen ezaugarriak. Bitartean zuen kideek aztertuko dute zuen partaidetza mahai-inguruan, aurreko jardueran emandako txantiloiekin.


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.